B motako txartel hau Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak sustatu du eta kultura arloko zuzeneko produktuen alde egitea du helburu. Txartelak 28 euroko prezioa du, baina erosten duenak 40 euroko balioa duen bonoa lortuko du. Bonoa kultur ikuskizunetara joateko, hala nola zinemara, antzerkira edo kontzertuetara, eta museoak bisitatzeko erabili ahalko da. Txartela ekainaren 27ra arte eskura daiteke Kutxabank-eko orotarako kutxazainetan.
Sondikako Kultur Etxeak (SKE) aukera ematen du kultur txartela bertan erabiltzeko. Hala, maiatzaren 5era arte, txartela zortzi sarreraz osatutako bono baten truke aldatu ahalko da SKEko txarteldegian; eta ekainaren 30era arte, udal liburutegian. Bonu-sarrerak SKEko txarteldegian alda daitezke edozein ikuskizun hasi baino ordu bat lehenago, bertan ematen den zinea edo antzerkia ikusteko. Zortzi bonu-sarrerak aldatzeko epea abenduaren 31n amaituko da. Ikuskizunak bost euro baino gutxiago balio badu, ez da aldea itzuliko; eta bost euro baino gehiago balio badu, aldea ordaindu beharko da.