Sondikako euskara elkarteak irailaren 20an ospatuko du bere eguna. Goizeko 11etan umeentzako jolasak egongo dira Ikurrinaren plazan, eta goizeko 12etan herriko elkarteak batuko dira guztien artean Euskara da Euskal Herri kanta osatzeko. Parte-hartzaile bakoitzak hitz bat idatzita duen kartoi mehe bat hartuko du eta kartoi guztiak batuta esandako abestiaren hitzak osatuko dituzte. Ekintza hori ere Ikurrinaren plazan izango da. Buruhandiak atera ondoren dantza poteoa egingo dute Ipar Elaiak txistu taldearekin eta Gorantzaileak dantza taldearekin.
Bazkaria eguerdiko 2:30ean edukiko dute. Txartelak irailaren 15era arte eros daitezke eskolako guraso elkartearen egoitzan, Egarri tabernan, Batzokian edo 635 75 35 95 telefono zenbakira deituta. Bazkalondoa Taberna Ibiltariak girotuko du, eta Pentagrama, Ipar Elaiak eta Gorantzaileak taldeek Euskara da Euskal Herri cup song egingo dute arratsaldeko 6etan. Akerbeltz taldea iluntzeko 8etan igoko da eszenatokira. Egun horretan txosnan batzen den dirua Aikor! aldizkariari emango dio Sondikako euskara elkarteak.