Altzorak antolatutako argazki lehiaketak badu irabazlea

Aikor aldizkaria 2014ko urr. 1a, 10:39

Sondikako euskara elkarteak udako oporren haritik antolatu zuen argazki lehiaketa eta hori Arantza Laña Aranburuk irabazi du. Epaimahaia Sondika Goiri argazki taldearen ordezkariek osatu zuten. Lehiaketara aurkeztu ziren argazki guztien artean hamar finalista aukeratu zituzten, eta horien artean, irabazlea. Arantzak Santa Polan egin zuen argazkia, abuztuan. Lanari “Igeri egiten hasi ziren” ipini dio izenburu. Irabazleak sari bi eduki ditu aukeran: lagun birentzako bazkaria herriko jatetxe batean, ala landetxe batean gau bat ematea. Arantzak bigarrena aukeratu du.