Ardozaleak

Aikor aldizkaria 2014ko urr. 17a, 14:19

Altzora Sondikako euskara elkarteak ardo-dastatze ikastaroa antolatu du urrian. Ikastaroan 11 lagun ibili dira, ardoaren ezaugarri nagusiak ezagutzeaz gainera, ardoa zelan dastatzen den ikasi dutenak. Ikastaroa Sondikako Azoka Enologikoari begira egin zuten. Azoka hango Udalak antolatu zuen urriaren 12an eta bertan ardoa dastatu eta erosteko aukera egon zen. Ekitaldia zazpigarren aldiz egin da eta, aurreko edizioetan bezala, oso harrera ona eduki zuen publikoaren aldetik. Besteak beste, Txorierriko txakolina eta Errioxako, Jerezeko eta Prioratoko ardoak eraman ziren azokara. Bestalde, Sondikan Berton elkartearen dendariek eguna aprobetxatu eta kalera atera zituzten denboraldi-amaierako produktuak eta eskaintzak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).