Bertso afaria, Sondikan

Aikor aldizkaria 2014ko abe. 19a, 09:10

Altzora Sondikako euskara elkarteak bertso afaria antolatu du urtarrilaren 16rako. Bertso afaria Gaztañaga tabernan izango da 21:00etan, eta bertan Etxahun Lekue eta Beñat Ugartetxea arituko dira bat-batean. Ekitaldiak 20 euro balio du eta izena urtarrilaren 13a baino lehen eman behar da: 635 75 35 95.