Sondikan Asuko ibaiak gainezka ez egiteko proiektua

Aikor aldizkaria 2015ko mai. 26a, 09:13
Eusko Jaurlaritzaren Ur Agentziak eta Sondikako Udalak hitzarmen bat sinatu dute, Asuko ibaiak herrian gainezka egiteko arriskua kentzeko. Izan ere, euria gogor egiten duen bakoitzean, arazo asko sortzen ditu ibaiak bertan. Guztira, 2,5 milioi euro gastatuko dira eta hainbat lan egingo dira, batez ere Sangroiz auzoan, Alba enpresaren eta presaren artean. Ibaiaren bidea estua eta arriskutsua da bertan, eta, lanei esker, gaur egun sortzen den inbutua kendu egingo da eta Asuko ibaiko ura errazago igaro ahal izango da. Gainera, Alba enpresa alboan dagoen zubia eta Nakon zubia berritu eta handitu egingo dituzte aurten. Asuko ibaia bideratzeko proiektua ikusgai jarriko da, herritarrek ikus dezaten eta, nahi izanez gero, iradokizunak edo proposamenak egin ditzaten.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).