Futbol eta saskibaloi kanpusak

Aikor aldizkaria 2015ko mai. 28a, 09:15
Sondikan egingo dira. Lehenengoa CD Sondikak antolatu du eta ekainaren 29tik uztailaren 10era artekoa izango da, 16:00etatik 20:00etara. Futbol kanpusa 2001-2007 urteetan jaiotako gaztetxoentzat da eta zati bi izango ditu: alde batetik, teoria, Sondikako Kultur Etxean emana; eta bestetik, praktika, Basozabal zelaian emango dena. Kanpusak 70 euro balio du eta ekainaren 1etik 5era arte eman behar izena Basozabal zelaian, 19:30etik 20:30era arte. Bestalde, saskibaloi kanpusa Lehen Hezkuntzako 2., 3., 4., 5., eta 6. mailetan dabiltzan neska eta mutilei zuzenduta dago. Uztailaren 13tik 17ra bitartean emango da, 17:00etatik 19:00etara, eta mezu bat bidali behar da gorondagane.basket@gmail.com helbide elektronikora, izena emateko. Sondikakoek 15 euro ordaindu beharko dute; eta gainerakoek, 20 euro. Dirua Gorondagane guraso elkartearen kontu korrontean sartu behar da: Laboral Kutxa 3035 0201 21 2011050443. Informazio gehiagorako: 653014837.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).