Txorierriko familia batek osaba ikusteko egin beharreko bidaia jaso da bideo batean

Aikor aldizkaria 2015ko eka. 9a, 13:53

Sare elkarteak euskal preso, iheslari eta deportatu guztien giza eskubideen alde egiten du lan, eta horren haritik “Nolakoak dira osaba ikusteko egin beharreko 2.400 km” bideoa plazaratu du. Bideo horretako protagonista familia txorierritar bat da, Karlos Kristobal preso sondikarrarena, hain zuzen ere. Karlosek ia 20 urte daramatza espetxeratuta, Herrera de la Mancha kartzelan lehen, eta gaur egun, Algecirasen, Cadizen, etxetik 1.200 kilometrora. Bideoan Jorgeren, Karlosen anaiaren, eta bere familiaren bidaia dago ikusgai, hegazkinez zein autoz. Jorgerekin batera, Ainara, emaztea, eta Beñat eta Peru, semeak, ere agertzen dira. “Horren moduko beste bideo batzuk argitaratu nahi ditugu. Azken batean, dispertsioak senideengan dituen ondorioak adierazi nahi ditugu”, esan dute Sare elkartetik. Bideoa ikusteko: https://www.youtube.com/watch?t=19&v=lgt6HGaQPj8