Udako argazkiek badute saria

Aikor aldizkaria 2015ko uzt. 13a, 12:02

Argazkia: Arantza Laña Aranburu

Altzora Sondikako euskara elkarteak Oporretako argazkien Lehiaketa antolatu du bosgarren aldiz. Beraz, uda honetan mendira joaten bazara, hondartzara, herrira, irla xarmangarri batera, hiriburu bat ezagutzera, atzerrira… edo etxean gelditzen bazara, ez galdu aukera. Oporretan ateratako argazkirik onena aukeratu eta altzora.ee@gmail.com helbide elektronikora bidali. Argazkiak irailaren 12ra arte aurkez daitezke, jpg. formatuan. Parte-hartzaile bakoitzak gehienek argazki bi bidali ahalko ditu eta datu hauek ere zehaztu beharko ditu: izen-abizenak, telefono zenbakia, data eta lekua. Nahi izanez gero, argazkiaren izenburua ere idatzi ahalko da, edo esalditxo bat berari buruz. Irabazleak sari bi izango ditu aukeran: lagun birentzako bazkari bat ala gaua landa-turismo batean pasatzea.