Bilerara deitu du Gorantzaileak dantza taldeak

Aikor aldizkaria

Sondikako taldeak bere 50. urteurrena ospatuko du datorren urtean. Urteurrenaren haritik bilera bat antolatu du urriaren 15erako, eta herriko taldeak, dantzariak eta ospakizun-ekitaldietan parte hartu nahi dituzten herritar guztiak deitu dituzte bilera horretara. Iluntzeko 8,30ean egingo da bilera, dantza taldearen lokalean.