Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ardo munduari lotutako eguna izango dute domekan, urriaren 11n, Sondikan. Izan ere, Enologia Eguna ospatuko dute bertan. Azoka Goiri Plazan ipiniko dute eta 11:30etik 15:00tara arte egongo da zabalik. Besteak beste, erakusketak eta dastatzeak izango dira, eta Sondikan berton dendarien elkarteak ere bere lekua izango du azokan.