Txuma Olagüe Sondikako abesbatzak ekitaldi berezia antolatu du azaroaren 21erako. Ekitaldia iluntzeko 8etan egingo dute San Juan Bautista elizan, eta bertan Txuma Olagüe eta Andres Mendiolaren oroimenezko kontzertua eskainiko dute. Dakigunez, Txuma abesbatzaren sortzailea izan zen orain dela 51 urte, eta hainbat urtetan izan zen haren zuzendaria. Hasieran, ahots baxuen abesbatza sortu zen; eta orain dela 27 urte, ahots mistoen abesbatza. Bestalde, Andres Mendiola abesbatza-taldeko presidentea eta bultzatzaileetariko bat izan zen, eta orain dela hiru urte hil zen.
Txuma Olagüe ahots mistoen abesbatzarekin eta ahots baxuen abesbatzarekin batera, Pentagrama akordeoi taldeak eta Gorantzaileak dantza taldeak hartuko dute parte ekitaldian. Azaldu digutenez, oso ekintza berezia izango da, bertan akordeoien soinu eta euskal dantzekin uztartuko delako abeslarien ahotsa.