Altzora Sondikako euskara elkarteak antolatu du apirilaren 18rako eta 25erako, eta helburu hau du: nork bere buruari zein beste inori tentsio-puntuak lasaitzen ikastea. Ikastaroa Nora Fisioterapian, Sondikan bertan, emango dute 18:30etik 20:00etara, eta bost euro balio du elkarteko kideentzat eta berbalagunentzat, eta 10 euro gainontzekoentzat. Leku mugatua dago eta izena ematea apirilaren 11ra arte egin daiteke telefono zenbaki honetan: 635 75 35 95.