Balkoi apainduen lehiaketa, Sondikan

Aikor aldizkaria 2016ko mar. 30a, 09:29
Sondikako Udalak antolatu du bosgarren aldiz, azpimarratzeko “zein mesedegarria den balkoiak apaintzea, balkoiak herri baten elementu estetiko garrantzitsuak direlako”. Izen ematea apirilaren 7tik 15era egin beharko da liburutegian, eta ipini beharreko loreak apirilaren 23an, 9:00etatik 14:00ak arte, banatuko dira Goiri Erdikoa plazan. Orotara, 500 euro banatuko dira saritan. “Familia bakarreko etxebizitza eta etxe atxikiak” kategoriaren irabazleak 150 euroko txartela jasoko du; eta bigarrenak, 100 euroko txartela. Bestalde, “Etxebizitza-blokeak” kategoriaren irabazleak 150 euroko txartela jasoko du saritzat; eta bigarrenak, 100 euroko txartela. Dirua Sondikako dendetan gastatu beharko dute. Balkoiak ekainaren 15erako egon beharko dira apainduta, eta sariak ekainaren 25ean jakinaraziko dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).