Hegalariak taldearen Campusa, oso arrakastatsua

Aikor aldizkaria 2016ko api. 15a, 13:43

a: Guiomar Gordón

Hegalariak Kirol Taldeak areto-futbol campusaren laugarren edizioa antolatu zuen Aste Santuan, Sondikan. Aurten aurreko urteetan baino ume gehiagok hartu zuen parte. Guztira, sei urtetik 12 urtera bitarteko 35 haurrek eman zuten izena campusean. Campusa martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean egin zen, goizez, eta hiru helburu eduki zituen: areto-futbolerako zaletasuna Sondikan bultzatzea; Hegalariak taldea herrian ezagutzera ematea; eta taldeko harrobia izan ahal diren mutikoak heztea. Lau monitorek gidatuta, umeek, besteak beste, esku-lanak eta ginkana bat egin zituzten eta lehen laguntza ikasi zuten, baina, batez ere, areto-futbolean jokatu zuten. “Aurten oso pozik gaude. Guraso batzuek zorionak eman dizkigute eta umeek primeran pasatu dute. cu gara Campusen bultzatzaileak, baina azpimarratu behar dugu Aitor Intxaurragaren lana, baita Sondikako Udalaren eta Gorondagane eskolaren babesa ere. Era berean, eskerrak eman behar dizkiogu Guiomar Gordoni, argazkiak egin dituelako eta argazkiek osatutako CD-ak doan banatu dituelako”, esan digu Oskar Eguskiza Hegalariak taldeko kideak.