Altzora Sondikako euskara elkarteak antolatu du. Maiatzaren 14an, ikastaro teorikoa eskainiko da kultura-etxean, 16:30etik 19:30era arte; eta maiatzaren 15ean, ikastaro praktikoa, San Joan zelaian. Saio praktikoa 10:00etatik 13:00ak arte izango da eta ondoren, erakustaldia eskainiko da. Ikastaroak 20 euro balio du, eta, izena emateko, 635 75 35 95 telefono zenbakira deitu behar da, edo mezu bat bidali altzora.ee@gmail.com helbide elektronikora.