Hegalariak, 20 urte

Aikor aldizkaria 2016ko mai. 24a, 12:19
Hegalariak areto-futbol Sondikako taldeak 20 urte bete ditu aurten, eta urteurrenaren haritik ospakizun batzuk egingo ditu datozen asteotan. Esate baterako, ekainaren 4an, taldeko jokalariek partida bat jokatuko dute euren artean. Ostean, poteoa egingo dute Sondikatik. Poteoak helburu bikoitza du: batetik, taldekideak eta senideak elkarrekin ondo pasatzea; bestetik, eskerrak eman nahi dizkiete atxikimendua azaldu edo diru-laguntzaren bat eman dieten tabernari eta dendariei. Eta haiei, hain zuzen ere, emango diete opari bana. Era berean, betiko moduan, txosna jarriko dute Sondikako San Joan jaietan, eta bertan, ekainaren 26an, ekitaldi batzuk egingo dituzte: denboraldiaren onenak aukeratu, sariak banatu, hitzaldi bat eskaini... Sorpresaz betetako eguna prestatu dute. Azkenik, uztailaren 16an, frontenis maratoia antolatu dute Larrondon eta Sondikan. Hegalariak taldeak Txorierriko areto-futbol talderik adintsuenetarikoa da eta gaur egun Lurraldeko Lehentasunezko mailan jokatzen du. Iaz, igoera lortu zuten eta, aurten, bosgarren postuan bukatu dute liga.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).