Argazki lehiaketa, Altzoraren eskutik

Aikor aldizkaria 2016ko eka. 29a, 10:11
Sondikako euskara elkarteak argazki lehiaketa antolatu du seigarren aldiz. Aurreko urteetan bezala, gaia “Oporrak” da eta argazkiak irailaren 1etik 23ra bitartean bidali behar dira altzora.ee@gmail.com helbide elektronikora. Parte hartzaile bakoitzak gehienez argazki bi aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiek jpg formatua eduki behar dute eta datu hauek ere zehaztu behar dira: egilearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Era berean, argazkiak noiz eta non atera diren zehaztu behar da eta, nahi izanez gero, izenburua edo lerro batzuk idatzi ahal dira. Irabazleak sari bi edukiko ditu aukeran: bazkari bat bi lagunentzako, edo landetxe batean gaua ematea. Bestalde, aipatu beharra dago azken sei urteetako finalisten argazkiak ikusgai ipiniko direla azaroan, Sondikako liburutegian. Informazioarekin batera dagoen argazkia Aritz Atela Aiok atera zuen joan den udan Kroazian. Gazteak iazko lehiaketa irabazi zuen.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).