Sondikako aisia, gazteen esku

Sondikako Gaztetxea.

Sondikako Udalak hirugarren aldiz egin du Gazte Sondika 2020 programa, gazteei eta euren familiei euren gustukoak diren iniziatibak sortzeko aukera ematen diena. Egun batzuk lehenago Udaleko kultura teknikaria, Mankomunitateko gazteen informazioko arduraduna, tokian tokiko erakundetako ordezkariak eta proiektuaren kudeatzaileak batu ziren, ekimena bideratzearren: “20 urteko Gaztetxea daukagu”, adierazi zuen Xabier Zubiaur alkateak, herriaren izaera berritzaileaz aritzean.

Otsailaren 9an gurasoekin egin zen bilera. Bertan, gaztetxearen erabileraz aritu ziren, aisialdira soilik bideratu beharrean, hezkuntzan inpaktua izan dezan, solidaritatea eta elkarbizitza bezalako baloreak eskainiz.

 

“2020. urtea proposatu da hauteskundeen ostean izango delako, eta beraz horrek ez du inolako eraginik izango, eta horrez gain denbora tartea izango da proposaturiko ideiak martxan jartzeko”, azaldu du herriko alkateak. Proposaturiko ideien artean gaztetxeko erabiltzaileen arteko bidaia izan zen, bertako zenbait gaztek elkarbizitzaren balorea positiboa dela ikusten dutelako. Beste ideia bat aurreztearena eta udan bidaia bat antolatzearena izan zen. Horrez gain, gaztetxearen giltzak mantentzearen ardura gazteena eta euren gurasoena izatea da: “Nahiz eta bertako ateak irekitzera heldu batekin joan behar garen”. beste gazte batzuk gaztetxean bideokontsola ezartzea edota Paintball saioa egitearen aukera begi onekin ikusi zuten.