Sondikak webgunea eta plataforma bi estreinatu ditu

Aikor aldizkaria 2017ko mar. 2a, 11:05
a: Sondikako Udala | BiscayTIK-eko zuzendaria, Alaitz Etxeandia eta Sondikako alkatea, Xabier Zubiaur alkatea,

Sondikako Udalak zenbait aldaketa ezarri ditu webgunean eta plataforma bi sortu ditu BiscayTIK fundazioaren eskutik: sondika.net domeinutik sondika.eus-era igaro da, eta bertan hainbat aldaketa egin ditu edukien alorrean: irudi aldaketa, edukiak antolatzea eta Sondika Zabaltzen izeneko plataforma berria. Azken horrek mobilerako app-a dauka. Sondika Zabaltzen-ek udalerriko informazio eguneratua dauka, eta horrez gain herritarrek mobilean abisuak jasotzeko aukera dute.

Eraldaketa berri horren aurkezpen ofizialean Xabier Zubiaur, Sondikako alkatea, eta Alaitz Etxeandia, BiscayTIK Fundazioko zuzendaria, egon ziren.

 

Domeinua, Sondika Zabaltzen eta app-a

Webguneak diseinu eguneratuagoa, aurkezpen hobea, eta informazioa era antolatuagoan eskaintzen du honako ataletan: Udala, Zerbitzuak, Tramiteak, Ezagutu Sondika eta Gardentasuna. “Honek webguneko atal nagusiak begirada batean ikustea ahalbidetzen du. Atal bakoitzaren barnean, informazioa hobeto antolatu eta askotan horren inguruan gehiago irakur daiteke. Helburu nagusia Udal gardentasuna hobetzea da”, azaldu du Sondikako Udalak argitaratutako prentsa-oharrak.

 

Sondika Zabaltzen plataforma parte-hartzeko, elkarlanerako eta udalerriko gardentasunerako sortu da. Horren bidez, Udal kudeaketaren inguruko informazioa kontsulta daiteke Gardentasuna atalean, besteak beste: aurrekontuak, Udal egitura, departamentuetako gastuak, Osoko Bilkuretako aktak… etab. Horrez gain, alkatearekin topaketa birtualak egiteko aukera eskaintzen du plataforma berriak: lehenengoa apirilaren 26an izango da eta galderak bidali ahal izango zaizkio, topaketa egin baino astebete lehenago, zabaltzen.sondika.eus webgunearen bidez.

 

Sondika Zabaltzen-ekmobilerako aplikazioa dauka, bai Android, bai iPhone-erako. Bertan, webguneko azken orduko albisteak daude irakurgai eta askotariko abisuak jasotzeko aukera dago: kirola, kultura, ikastaroak, jaien inguruko agenda, larrialdiak, matxurak, izen-emateen datak… etab.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).