Aurtengo gaia Munduko Lurraldeak izango da. Ekitaldi azpimarragarrien artean 18:00etan izango den umeen kalejira (eguraldiak hala uzten badu), 19:30etako txanpi-poteoa eta 23:30etako Ken Zazpi taldearen kontzertua izango dira.
Bihar, hilak 4, 11:00etatik aurrera hainbat ekitaldi egingo dira herrian: umeen parkea, xigorki lehiaketa, ume eta helduentzako kalejirak, Sardinaren Hileta, eta Hardcore.exe, Garilak 26, eta DJ saioa, besteak beste.
Martxoak 3, ostirala
16:00: Txupinazoa, jaien hasiera: mozorro gaia: munduko lurraldeak
18:00: Umeen kalejira, eskolatik herrira sardina eta buruhandiekin
18:30: Xaibor diskoteka, umeentzat
19:30: Txanpi-poteoa, txosnetan
23:30: Kontzertua: KENZAZPI
02:00: Trikizio erromeria
04:30: DJ Animatzailea
Martxoak 4, larunbata
11:00: Umeen parkea
12:00: Xigorki lehiaketa / Kalejira txistulari eta fanfarrearekin
16:00: Nagusientzako kafea, Nagusien Etxean
17:00: Umeentzako magia-jolasak
18:00: Umeen mozorro desfilea
19:00: Fanfarrea, herritik
19:30: Umeen mozorro, xigorki eta erakusleiho lehiaketaren sari-banaketa / Marrazki lehiaketaren sari-banaketa
19:30: Txokolatada
20:30: Kalejirea Hortzmuga taldearekin
21:30: Sardinaren hileta
23:00: Kontzertua: Hardcore.exe
00:00: Erromeria: Garilak 26
01:30: Mozorro sarien banaketa
02:00: Erromeria: Garilak 26
04:00: DJ animatzailea