Laburbira hainbat herritatik ibiliko da. Guztira Euskal Herriko eta atzerriko 32 herri eta hiri zeharkatuko ditu. Hamalaugarren. Aurtengo ediziora aurkeztutako hogeita bi lanetatik elkarren artean oso desberdinak diren zazpi film labur aukeratu dituzte antolatzaileek: Oier Fuentesen Azken Saskia, Ageda kopla taldearen Beti bezperako koplak, Alejandro Diaz Castañoren Ihesa, Ibon Izaren Elemakarrak, Eki Pagoagaren Jalgi, UDA Filmsen 280º eta Kepa Sojoren Hileta. Gainera, EUSPOT lehiaketako spot onenak ikusteko aukera ere izango da film laburrekin batera.