El Gran Wyoming & Los Insolventes José Miguel Monzónek (El Gran Wyoming) eta Los Insolventes taldeko Miguel Ángel Arizak, José Alberto Solísek, Luís de Diegok eta Manolo Villaltak osatzen dute. Talde honek energia eta giroz beteriko ikuskizuna eskaintzen du eta rockaren garai askotako klasikoak berreskuratzen ditu: Chuck Berry, The Beatles, The Who, Frank Zappa, Rory Gallager, Siniestro Total, Leño, Loud Reed… etab. Taldea 2009an jaio zen taldekideek gustuko zituzten abestiak eszenatoki gainean jotzeko asmoz.
Imelday Mayk Life, Love, Flesh, Blood azken diskoa aurkeztuko du jaialdian, azken lanetik hiru urte pasatu direlarik. Erresuma Batuko Evening Standardean lan berri honetan “bihotza eta arima isuri duela” adierazi dute. Disko honek Jeff Beck-en kolaborazioa dauka gitarran eta Jools Hollandena, pianoan. Bi horiez gain Marc Ribot gitar jolea (Toma Waits, Elvis Costello), Jay Bellerose bateria (Elton John / Leon Russel, Ray Lamontagne), eta Zach Dawes baxu jolea (The Last Shadow Puppets, Mini Mansions) aritu dira elkarlanean. “Terapia da, edonork irakurtzen duen egunerokoa bezalakoa”, adierazi du Mayk. Musikariak 50. hamarkadako soul dramatikotik alde sensualerainoko kontzertua eskainiko du Olako jaialdian
The Steepwater Bandek hamarkada bi daramatza kontzertutan eta hasierako Delta Bluesetik American Muic-era pasatu da psikodeliatik igaroz. Talde honek Gov’t Mule, Buddy Guy, Wilco, Taj Mahal, ZZ Top, North Mississippi All Stars, Leon Russel eta Drive-By Truckers taldeekin batera jo du. Bai El Gran Wyomin & Los Insolventes, bai The Steepwater Band taldeek ekainaren 3an izango dira Olako zentroan.
Bertakoen kontzertuak
Euskal Herriko taldeen artean Ruper Ordorika, Rubia eta Mud Candies taldeak arituko dira jaialdian. Sara Íñiguez bilbotarrak (Rubia) garai guztietako soul, blues eta pop estiloko abestiak joko ditu eta Barman disko arrakastatsuaren ostean The Game disko berria aurkeztuko du, primizia bezala. Azken urtean 70 kontzertu baino gehiago eskaini ditu estatu mailan.
Mud Candies bilbotarren soul soinua ere tokia izango du jaialdian. 2014an talde famatuen bertsioak egiten hasi baziren ere, 2015ean euren lehen EPa grabatu zuten eta Bilbo Hiriako 27. edizioko lau sari eskuratu zituzten.
Kontzertu guztien kartela behin-behinekoa da, kartel ofiziala konfirmatu gabe dago oraindik. Metroko 3. lineako obrak direla eta, Olako BBK zentrotik Bilbora zazpi minutuko konexio zuzena egongo da tren bidez. Jaialdia bertan egingo da, 70. hamarkadako azpiegituran, naturaz inguraturik. Zentroaren aktibitate nagusia desgaituei eta euren familiei arreta eskaintzearena da. Aurtengo arrakasta ikusita, BBK Music Legends Festivalak bigarren aldiz egingo du jaialdia toki berean.