Trazadura orokorrari dagokionez, guztira 3.189 metro izango dira, horietako 2.020 metro (% 63) lur-azpitik igaroz. Guztira 78.743.044 euroko gastua izatea estimatzen dute Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren Zuzendaritzak.
Laster Sondika-Loiuko aireportua bitarteko hirugarren fasearen ikerketa informatiboa argitaratuko da, Eusko Tren Sarearen arabera “nahiko garatuta” dagoena.
Apirilaren 4tik maiatzaren 4ra bitartean alegazioak aurkezteko epea ireki da korporazio, elkarte eta partikularrentzat, proiektuaren interes orokorraren, trazaduraren sorkuntzaren edota ingurumen-inpaktuaren inguruan.