Amets tabernak Sondikako I. Pintxo Lehiaketa irabazi du

Aikor aldizkaria 2017ko api. 28a, 13:15

Udalak Sondika Pintxotan lehiaketa antolatu du lehenengo aldiz, herriko ostalaritza bultzatu eta girotzeko. Txapelketan hiru kategoria egon dira: haragizko pintxoa, arrainezko pintxoa eta estilo libreko pintxoa.

Haragizko kategoria Txamo tabernak irabazi zuen; eta arrainezko eta pisu libreko kategoriak, Amets tabernak. Gainera, Amets taberna txapelketaren irabazlea ere izan da. Irabazlea aukeratzeko, kategoria bakoitzean lortutako puntuak zenbatu dira eta puntu gehien lortu duenak txapela eraman du. Bestalde, kategoria bakoitzeko irabazleak garaikur pertsonalizatu bat jaso du saritzat. Epaimahaia osatu dute, alde batetik, gastronomian aditu talde batek; eta bestetik, herritarrek eurek. Adituen erabakia balorazioen % 50 izan da; eta bezeroena, beste % 50a. Euren botoa eman duten herritarren artean 100 euroko txartelak zozketatu dira, ekintzari atxikitako dendetan gastatzeko. Sondika Pintxotan Lehiaketak zapore ona utzi die ostalariei, herritarrei zein antolatzaileei. Lehiaketa hiru barikutan egin da aurten, baina datorren urteari begira, hura zapatura eramateko asmoa dute, herriko tabernetan giro handiagoa egon dadin.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).