Sondika, musikaz blai

Aikor aldizkaria 2017ko mai. 25a, 13:17

a: Broken Izotz taldea

Kaleak musikaz eta erritmoz beteko dira asteburu honetan Sondikan, izan ere, barikuan eta zapatuan bigarren aldiz egingo da Sondika Musika jaialdia.

Hala, bihar, maiatzaren 26an, Olagüe abesbatza taldea eta Txuma Olagüe abesbatza kalejiran irtengo dira arratsaldeko 8etan Goiri Erdikoa plazatik. Zapatuan, maiatzaren 27an, hainbat kontzertu egongo dira arratsaldean zein gauean. Kontzertuak aldi berean eskainiko dira. Ibon Merinok arratsaldeko 8etan joko du Geltoki tabernaren ondoan; Broken Izotz taldeak, Amets tabernaren ondoan; eta Sin Subvención taldeak, Aterpe Berria eta Gastañaga tabernen ondoan. La West Bluegrass Band-ek gaueko 9etan emango du kontzertua Atarrabi tabernaren ondoan; eta Missisipi Queen taldeak, Iturrigane kalean. Band Pop-Rock con Gorka Naste Cris tabernaren ondoan arituko da gaueko 10etan; Pascual, Batzokiaren ondoan; Mike Hamer, Tindaya tabernaren ondoan; eta Dani Merino eta Josu Aginaga, Goiri kalean.