Zirko tailerreko umeek saioa eskainiko dute astelehenean SKEn

Aikor aldizkaria 2017ko eka. 16a, 10:52

Saioa arratsaldeko 6:30ean hasiko da eta bertan 40 ume inguruk hartuko dute parte. Horiek Zirko txiki ikuskizuna eskainiko dute, hainbat zirko modalitate batzen dituen saioa, hala nola malabarismoa, oreka, akrobaziak eta aire akrobaziak.

Aurtengo ikasturtean lau urtetik 12 urtera bitarteko 10 ume inguru ibili dira zirko tailerrean, Sondikako Gorondagane herri ikastetxean. Nolanahi ere, tailerra beste ikastetxe eta leku batzuetan ere ematen da, esate baterako, Plentziako eskolan edo Ubideko Kultur Etxean, eta orotara 60 ume hurbildu dira zirko mundura. Horietako batzuk Sondikako Kultur Etxean elkartuko dira astelehenean, ekainaren 19an, ikasitakoa jendaurrean erakusteko.

Izaskun Rueda Zirkun Zirko konpainiakoak tailerra zuzentzen du. Azaldutakoaren arabera, ikastaroak umeak, zirko modalitate ezberdinak jorratuz, zirko mundura hurbiltzea du helburu. “Zirko oinarriak berenganatuta dutela, sortze-prozesu batean sartzen dira eta Zirko txiki ikuskizuna sortzen dute tailer amaierarako”. Zirkoaz gainera, aurpegia margotzen, janzten, antzerkia, klown eta dantza ere ikasten dute tailerrean. Datorren ikasturteari begira, zirko tailerra eguenetan emango da, 17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara. Izena ematea zabalik dago eta mezu bat bidali behar da gorondagane.zirko@gmail.com helbide elektronikora.   

Bestetik, Sondikako ikuskizunera hurbildu nahi duenak gonbidapena eskatu dezake telefono zenbaki honetara deituta: 656750793.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).