Sua biztuko dabe ostera be

Aikor aldizkaria 2017ko eka. 20a, 10:12

San Joan Sondikako jaiak 

Ekainaren 22tik 25era jaietan ibiliko dira Sondikan. San Joan jaiek zenbait nobedade ekarriko deuskue aurten, baita aurreko urteetan herritarren aldetik erantzun ona izan dabezan ekintzak be. Jai-egitara aurreratu deuskue Udaletik. 

Aitatu moduan, igaz, jaiak amaitu ziranean, Udalak inkesta bat zabaldu eban herritarren artean, antolatutako ekitaldien ganean eukien eretxia ezagutzeko. Erantzunak eta ekarpenak jaso, eta horreek hartu dira kontuan jai-egitaraua atontzeko orduan. Adibidez, eskaeretariko bat jaiak jai-guneraino joateko zailtasunak daukiezan nagusiengana hurreratzea izan zan, eta eskaera horri erantzuna emoteko, aurten nagusientzako dantzaldia egingo da Goiri Erdikoa plazan.

Baina hori ez da izango nobedade bakarra. Halan, skate park bat egongo da skate pistan, kirol horretako zaleek praktikau ahal izan daien, eta GinkanApp lehiaketea be egongo da. Lehiaketea jaietan zehar egingo da. Sondika zabaltzen udal aplikazinoaren bidez galdera bat botako da egunero, eta txapelketan parte hartu gura daben sondikoztarrek erantzun egin beharko dabe.

Sondikako jaietako ekintza nagusia San Joan gaueko su-suzien kalejirea da; eta erakargarriena be bai, zalantza barik. Kaleko antzerkia egongo da ekintza girotzeko, eta sondikoztarrak liburutegitik San Joan landaraino hurreratuko dira, bertan Gora San Joan ohiko abestia kantetako.

Igaz, sukalki txapelketea antolatu zan lehenengo aldiz zapatuan, eta Udaletik esan deuskuen moduan, data aldaketak oso harrera ona euki eban eta ekitaldia arrakastatsua izan zan. Horregaitik erabagi dabe aurten be zapatuan egitea. Gainera, talde bat ibiliko da musikeagaz ekintza girotzen. Sukalki txapelketeagaz ez ezik “Jaurti zure hirukoitza” ekitaldiagaz be asmau eben joan dan urteko jaietan. Beraz, ekitaldia aurtengo jai-egitarauaren barruan be sartu dabe.

 

Pintxo solidarioak

Bestetik, solidaridadeak lekua eukiko dau jaietan. Proba ezbardinak, hala nola igel-tokea, txingak eta txapel-jaurtiketea, izango dauzan zirkuitu bat atonduko da, eta izena emotearen bidez lortutako dirua Friedreich Ataxia alkartera zuzenduko da. Era berean, Sondika Pintxotan lehiaketea irabazi eban pintxoa euro baten ipiniko da salgai, eta batuko dan dirua be esandako alkarte horri emongo deutsie.

Aurreko urteetan bezala, Sondikako kultura eta kirol alkarteei zuzendutako bazkaria egingo da eta bazkalostea Taberna Ibiltariak girotuko dau euskal kantuakaz. Musika atalari jagokonez, aurreratu deuskue rock taldeen abestiak joten dauzan talde bat arituko dala.

Betiko moduan, herriko alkarteen eta taldeen inplikazinoa eta ekarpenak ezinbestekoak izan dira jaiak antolatzeko. Ekintza gehienak San Joan zelaian eta horren inguruetan egingo dira. Bertan karpa handi bat ipiniko da, eguraldi txarra egin ezkero, euritik babestu eta jaiez gozau ahal izateko.  

 

 

 

Ekainak 22, eguena

19:30: PENTAGRAMAREN KONTZERTUA (Sondikako Kultur Etxean.

 

Ekainak 23, barikua

Barraken egun herrikoia (17:00-20:00) 1€.

15:30: Haur parkea (AMPA GORONDAGANE).

17:00: DJ Animatzailea (AMPA GORONDAGANE).

19:30: Txupina eta zapi banaketa GORABIDEREN laguntzagaz.

20:00: Gorriti.

20:00: Galdera GinkanApp.

22:15: Su-zuzien banaketea liburutegian.

22:30: Kalejira+ San Joan sua.

01:00: DJ Iñigo.

 

Ekainak 24, zapatua

10:00: Sukalki Txapelketarako izena emotea Hegalariak K.T-ren txosnan.

11:00: Kalejira IPAR-ELAIAK TXISTU TALDEAgaz.

11:30-14:30: Fanfarrea.

11:30-14:00: Haur Parkea (San Joan Zelaian).

12.00: Mezea + Aurresku.

13:00: Zirkuitu solidarioa Ataxia Friedreich.

13:30: Jubilatuen Luntxa.

14:30: Sukalki Txapelketaren aurkezpena.

14:30: Galdera GinkanApp.

16:30: Mus Txapelketa HEGALARIAK F.T.-ek antolatuta.

17:00: XXI. Pintura Lehiaketa Erakusketea.

17:30: Musika animazioa Lowe Band.

 

17:45. XXI. Pintura Lehiaketako Sari Banaketea, Udalbatza Aretoan.

18:00: Balkoi Apainduen 6. Lehiaketako Sari Banaketea, Udalbatza Aretoan.

18.00: Nectar orkestra eta txokolatea gure adinekoentzako (Goiri Erdikoa enparantzan).

18:30: Tortilla Txapelketarako izena emotea C.D SONDIKA-ko txosnan.

19:00-20:00: Jaurti zeure hirukoitza (Gorondabeko Polikiroldegian).

21:00: Tortilla Txapelketako aurkezpena.

21:00: Galdera GinkanApp.

24:00: MASTER OF ROCK (GUNS&ROSES, METALLICA eta AC/DC omenduz).

00:03: DJ Animatzailea.

 

Ekainak 25, domeka

10:30: Mendi Martxa. SONDIKA MENDIAN-ek antolatuta.

11:00: Kalejira IPAR-ELAIAK TXISTU TALDEAgaz.

12:30: Motozaleen bilera SONDIKA MOTOR ETA HEGALARIAK-ek antolatuta.

13:30: Sondika Pintxotan Txapelketako PINTXO irabazlearen DASTAKETEA (Iraide Gorrotxategi). (Prezioa 1 €)

14:00: SONDIKAN BERTON. Globo-askatzea merkataritza-deskontuakaz, gozoki, ezustekoak.

14:30: Galdera GinkanApp.

14:30: Bazkari popularra eta Kultura eta Kirol alkarteena, CD SONDIKAk antolatuta.

16:30: Taberna Ibiltaria.

17:00: SKATE PARK. Ekarri zure skatae eta irristatzen ikasi (Skate pista).

19:30: Dantza agerraldia eta erakusketa. GORANTZAILEAK DANTZA TALDEA-rena.

21:00: Azken TRAKA.