“Ez dakigu gauza handirik lapurketari buruz: ez nortzuk izan diren, ez zergatik... Ertzaintzak esan digu beste herri batzuetan ere kutxatila batzuk lapurtu dituztela, baina ez dakite horrek harremana izango duen Sondikan gertatu denarekin”.
Alkateak adierazi du gauza gutxi egin ahal dutela lapurketaren kontra. “Segurtasun neurri berezirik ez dugu hartu. Esate baterako, ezin ditugu kutxatilak lotu, noizean behin horiek garbitu behar direlako. Gure udaltzainak zein Ertzaintza erne ibiliko dira, baina tamalez besterik ezin dugu egin”.