Bideratze-lanak egingo dira Asua ibaian, Sondikan, uholdeak saihesteko

Aikor aldizkaria 2017ko uzt. 20a, 11:29

Lanak Industrias Alba eta Sangroizko zubiaren artean egingo dira, eta tarte horretan ura husteko ahalmena hobetzea edukiko dute helburu. Horretarako, bideratze berri bat egingo da gaur egungoa ordezkatzeko. Izan ere, azken horrek ahalmen hidrauliko txikia du eta bere estruktura oso ahula da. Lanei esker, uholdeek inguruan sortzen dituzten kalteak saihestuko dira. 

Bideratze berriak ibaiertzei eutsiko die era indarberrituan, eta 15 metroko zabalerako ibilgu-tartea sortuko du. Era berean, hormigoi armatuzko metro biko zabalerako balkoi-hegala eraikiko da, inguruan jarduera industrialei eustea ahalbidetzeko. Tarte horretan dauden zubi biak ere ordezkatuko dira. Berriak bideratze berriaren zabalerara egokituko dira eta ahalmen handiagoa edukiko dute ura husteko. Lanek ez dute ibilguan eraginik edukiko, baina ibaiertzetan lurra eta hormigoia kenduko dira. Ibaiertzak apainduko dira paisaian ahalik eta ondoen integratzeko.  

Lanak Sondikako Udala eta URA agentziaren arteko akordioari esker egingo dira. Udalak URAren eskura ipiniko du lurra, eta agentziak aurten lizitatuko ditu lanak, horretarako 2,9 milioi euroko aurrekontua duela. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).