Auzoen zinegotzia sortu da Sondikan

Aikor aldizkaria 2017ko ira. 28a, 11:09

a: Jon Goikouria Larrabeiti

Udaletik jakinarazi duten moduan, Berreteaga, Zangroiz edo Izartza moduko auzoetako lagunek, baita Artxanda aldean bizi direnek ere, Udalarekin komunikazio kanal zuzena edukiko dute hemendik aurrera. 

Hala, eta Sondikako Aukera le­hentasunen dokumentuan jaso den moduan, ohiko bideez gainera, auzotarrek zinegotzi batengana jo ahalko dute, euren eskaerak Udalari helarazteko.

Zinegotzi hori Oskar Eguskiza da, barne erregimeneko arduraduna. “Au­zoek badituzte modu zuzen batean erantzun nahi dizkiegun behar bereziak. Horrela, bada, Udaleko iradokizun postontziaren bidez egiten denaz gainera, etengabeko entzute prozesu bat hasi nahi dugu”. Auzotarrak 94 453 50 10 telefonoaren bidez ipini daitezke harremanetan zinegotziarekin, auzoetan bertan, edo auzoak@sondika.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita. Gainera, postontzi mugikor bat ipiniko da auzo guztietan. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).