Enologia Eguna, domekan Sondikan

Aikor aldizkaria 2017ko urr. 6a, 11:02

Urriaren 8an, domekan, izango da 12:30etik 15:00etara Goiri enparantzan, eta bertan erakusketak, dastatzeak eta ardo-salmenta egongo dira. 

Azokan bederatzi jatorrizko deiturek hartuko dute parte: Errioxako ardoak, Rueda, Rías Baixas, Nafarroako ardoa, Somontanoak, Penedés-eko ardoak, Jerez, Bierzo eta Txakolina. Era berean, Idiazabal gazta dastatzeko aukera egongo da. Aurrekoetan bezala, Sondikako armarria duen kristalezko kopa ipiniko da salgai, eta hura erosita hainbat ardo dastatu ahalko dira.

Bestalde, Sondika Berton merkatarien elkarteak outlet-a ipiniko du azokan, eta hara hurbiltzen denak eskaintzak topatuko ditu.