Gainera, Idiazabal gaztazko pintxoak ere eskaini ziren. Eguraldi ederra egin zuen eta betiko moduan, bisitariek Sondikako armarria zuten edalontziak erosi zituzten, katak egin ahal izateko. Sondikako merkatariek bat egin zuten ekitaldiarekin eta leku berean outlet azoka bat egin zuten. Besteak beste, liburuak, kremak eta gozokiak jarri ziren salgai.