Euskara sustatzeko bideoa egin dute Sondikan

Aikor aldizkaria 2017ko aza. 9a, 13:33

Bideoak “Kaixo! Euskaraz egingo dugu?” du lelo nagusitzat, eta hango Udalak bultzatu du “Sondikako aukera – Sondika aukeratu” programaren lehentasunaren haritik. 

Xabier Zubiaur alkateak azaldu duen moduan, ekimenak, alde batetik, euskararen erabilera bultzatzea du helburutzat; eta beste aldetik, asteburu honetan herrian egingo den azokari beste norabide bat ematea, hura euskal azoka bihurtuz. Bideoaren bidez, herritarrak euskaraz egitera animatu nahi dute. “Horregatik erabili da “kaixo” hitza agur moduan. Elkarrizketa bat hasten denean euskaraz egiten bada, besteak ere euskaraz egingo duelako”.

Bideoan herriko elkarte guztietako ordezkariek hartu dute parte. “Hori Sondikarekiko duten konpromisoaren adierazlea da. Harro eta eskerdun nago”.