Txuma Olagüek Fair Saturday ekimenean hartuko du parte

Aikor aldizkaria 2017ko azaroaren 22a

Santa Zezilia azaroaren 22an da eta ospakizunaren haritik, Txuma Olagüe abesbatzak eta Txuma Olagüe talde koralak kontzertua eskainiko dute azaroaren 24an, Paula Perez Bueno batutapean. 

Kontzertua arratsaldeko 8:00etan izango da Sondikan, San Juan Bautista elizan. Esan diguten moduan, Fair Saturday ekimen solidarioarekin egingo dute bat, eta sarrerei esker batzen duten diru guztia Caritasi emango diote.