Winwood abeslaria eta konpositorea da eta bere ibilbidean 50 milioi disko baino gehiago saldu du. The Rolling Stone aldizkariak garai guztietako abeslaririk onena izendatu zuen. Hiru Grammy sari irabazi zituen Back In The High Life lanari esker.
Bestetik, Mavis Staples izen handiko abeslaria, aktorea eta aktibista da Estatu Batuetan. Musika munduan The Staple Singers taldearekin hasi zen eta 1969. urtean bere lehen bakarkako lana plazaratu zuen. Azaroan, bere azken diskoa kaleratu da: If I All Was Was Black.