II. Pintxo Lehiaketa, Sondikan

Aikor aldizkaria 2018ko ots. 1a, 09:00

Sondikako Udalak herriko giroa piztu nahi du eta horren haritik, Pintxo Lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Lehiaketa hiru egunetan egingo da, otsailetik apirilera bitartean.

otsailaren 10ean eta pintxoen osagarri nagusia okela izango da; martxoaren 10ean, arraina; apirilaren 14an, estilo librekoa. “Iaz, barikuetan egin zen, eta oso arrakastatsua izan zen, baina aurten zapatura eraman dugu, egun horretako giroa herrian pizteko”, esan digu Beatriz Ortiz zinegotziak. Ildo honi jarraituz, Crazy jazzers musika taldea tabernaz taberna ibiliko da otsailaren 10ean.

Pintxoek euro bat balioko dute eta bezeroek 19:00etatik 22:00tara bitartean izango dute horiek dastatzeko aukera. Gainera, bezeroek pintxorik onena zein den bozkatu ahal izango dute. Modalitate bakoitzeko irabazleak trofeoa jasoko du. Era berean, 100 euroko txartela zozketatuko da bezeroen artean. Herriko tabernek pintxo bakarra aurkeztu ahal izango dute. Hauek izango dira lehiaketaren parte-hartzaileak: Aragua jatetxea, Txinto, Txamo, Miren y Juantxo kafetegia, Geltoki Akesolo, Aterpe berria, Gaztañaga jatetxea, Cris Bar eta Sondikako Batzokia. Iaz, Amets tabernak irabazi zituen arrainezko eta estilo libreko kategoriak; eta Txamo tabernak, haragizkoa.

 

Informazio gehiago:

www.sondika.net 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).