Iaz, EU sport enpresak eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak “Baietz 60 egun euskaraz olgatzen” programa aurkeztu zuten, euskara gure kirol taldeetan zabaltzeko. Proiektuan, sei taldek hartu zuten parte: Sondika CD, Arteaga (Derio), SD Zamudio, Bizia (Lezama), Uritarra (Larrabetzu) eta Txorierri Basketland. Horren haritik, sustatzaileak Sondikako Gorondagane kiroldegian ibili ziren lehengo asteburuan, otsailaren 3an, eta bideo hau grabatu zuten. Horretan Polentzi Soldevilla Txorierri Basketland-eko arduradunak besteak beste bere taldearen berri eman digu.