Inauteriak argazkietan

a: Juanjo Ortiz eta Sondikako Inauterien Elkartea 2018ko ots. 23a, 12:21

Sondikako Udalak asteburuan gertatutako istiluak gaitsetsi egin ditu 

Aurreko asteburuan Inauteriak izan ziren Sondikan, eta Juanjo Ortiz argazki-kamara eskuan ibili da leku batetik bestera, indiarrak, superheroiak, ipuinetako pertsonajeak, emotikonoak... objektiboarekin harrapatzen. Sondikako Inauterien Elkarteko lagunak, antolatzaileak, ere ibili dira lan horietan, eta guztien artean argazki bilduma hau osatu dute. 

 

 

Bestetik, giro ona eta ondo pasatzeko gogoa izteaz gainera, istiluak ere egon ziren Sondikan. Horrela, bada, borroka batzuk izan ziren eta hiru ontzi erre zituzten Goiri kalean. Udalak istiluak gaitsetsi egin ditu. “Sondikako Udalak gehienezko kondena eta haserre sakona eta gaitzespena adierazi nahi ditu asteburuan gertatuko istiluen aurrean. Argi utzi nahi dugu gure jaietan ez dugula nahi, ez dutela kabidarik eta ez ditugula onartuko borroka jarrerak eta edukiontzien erreketak”. Era berean, ertzaintzaren, suhiltzaileen eta garbiketa zerbitzuen lana eskertu du. Baita Sondikako Inauterien Elkartearen lana ere. “Beste urte batez, Inauterietaz gozatzeko aukera emateagatik eta ekitaldi guztietan zehar segurtasunaren gain izandako konpromesuagatik”. Bestetik, elkartasuna helarazi die erreketek arriskua eta eragozpenak ekarri zizkieten auzokideei. Edukiontzi berriak astelehenean bertan ipini zituzten.