Euskarazko film laburren zirkuitua martxoaren 10ean ailegatuko da Sondikara

a: Zulo filmaren fotograma 2018ko ots. 27a, 10:06

Topaguneak antolatuta, eta Altzora Sondikako euskara elkartearen eskutik, film labur hauek ikusi ahalko dira Kultur Etxean: Ilunpetan (Koldo Carranza), Night Shift (Izaskun Arandia), Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola), Ejecutor (Javi Arriaga), Tazan (UDA films), Areka (Aitzur animazio taldea), Kreba (Oier Fuentes) eta Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga). Emanaldia 19:00etan hasiko da.

Aurtengoa Laburbira euskarazko film laburren hamabosgarren edizioa da. Bihar Begaran hasi eta martxoaren 27an amaituko da Arrasaten. Guztira 29 herri bisitatuko ditu, tartean London, Paris eta Valencia. Ekintzak helburu bi ditu: alde batetik, euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez; eta bestetik, ikusleei hemen eta euskaraz sortutako filmez gozaraztea. Laburbira martxan ipintzeko, Topagunea herriz herriko euskara elkarteekin ibiltzen da elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzaren kultura saileko zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa izaten du.  

Filmek 15 minutu inguru irauten dute eta erabat ezberdinak dira bai estilo aldetik, bai mezu aldetik: umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, eta kulturaren eta hizkuntzaren transmisioa, besteak beste.     

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).