BBK Music Legends Festibalaren behin betiko kartela jakinarazi dute

Aikor aldizkaria 2018ko api. 9a, 10:16

Jaialdia ekainaren 29an eta 30ean izango da, BBK-k Olan duen zentroan. 

Antolatzaileek jakinarazi duten moduan, ostiralean, Steve Winwood, Mavis Staples, Wilko Johnson

Gari & Maldanbera, eta Siniestro Total arituko dira; eta zapatuan, Jeff Beck, John Cale, Glenn Hughes, Ana Popovic, Dead Bronco, Motxila 21 eta MoonShakers. Sarrerak eta bonoak salgai ipini dituzte dagoeneko. Egun bietarako bonoak 90 euro balio ditu (gehi gastuak); eta egun bakoitzeko sarrerak, 55 euro (gehi gastuak).

Kontzertuez gainera, adin guztietako lagunei zuzendutako sormenezko guneak eta eskaintza gastronomikoak egongo dira. Aurreko edizioetan legez, antolatzaileek iraunkortasunari eta ingurumenari emango diete lehentasuna. Horretarako, ekologiari, birziklatzeari eta garraio publikoari lotutako mezuak zabalduko dira publikoaren artean. BBK-k kohesioaren eta gizarteratzearen aldeko apustua egiten du, eta jaialdia marko horretan antolatzen da. Horrela, bada, jaialdiak helburu hauek ditu: musikaren, artearen eta kulturaren bidez lagun desberdinek bat egitea, hausnarketara bultzatzea eta herritarrak interpelatzea.