Aragua jatetxea, “Sondika Pintxotan” lehiaketaren irabazlea

Aikor aldizkaria 2018ko mai. 24a, 13:14

Txapelketa bigarren aldiz antolatu du Udalak, eta bertan bederatzi tabernek hartu dute parte. Parte-hartzaileak hiru kategoriatan lehiatu ziren: okelezko pintxoa, arrainezko pintxoa eta estilo librea.  

Kategoria bakoitzeko 3.500 pintxo baino gehiago saldu ziren. Aragua jatetxea lehiaketaren bigarren edizioaren txapelduna izan da kategoria guztietan eta sailkapen orokorrean.

“Txapelketa erabat arrakastatsua izan da, bai publikoaren aldetik, bai parte-hartzaileen aldetik”, esan digute antolatzaileek. “Gero eta maila handiagoa dago. Eta gero eta kalitate handiagoa ere. Izan ere, pintxoak egiteko orduan, ostalariek gero eta imajinazio handiagoa erabiltzen dute eta osagaien kalitatea ere zaintzen dute. Oso giro ona eta oso pintxo goxoak egon dira”.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).