Parte-hartzaileak eta solidarioak

a: Juanjo Ortiz 2018ko eka. 19a, 11:00

Sondikako San Joan jaiak

Horreexek dira aurtengo jaiak bereiziko dabezan ezaugarriak. Izan be, Udaletik azaldu deuskuen moduan, herriko alkarte guztiek hartuko dabe parte antolatutako ekitaldietan. Ganera, ekintza solidarioak egingo dira eta batzen dan dirua Ataxia Friedreich gaixotasuna dabenei laguntzera zuzenduko da. Nobedadeak be egongo dira. 

a: Juanjo Ortiz

 Egun biziak biziko dabez sondikoztarrek ekainaren 20tik 24ra bitartean. San Joan jaiak ekitaldiz beteta etorriko jakez aurten, eta umeek, gazteek zein helduek eukiko dabe zer egin eta zertaz disfrutau. Motorrak berotzeko, Pentagrama kultur alkarteak kontzertua eskainiko dau eguaztenean, eta jaiei barikuan emongo jake hasiera ofiziala. Txupina bota aurretik, umeei zuzendutako ekintzak izango dira, eta txupina bota ondoren, Gorritiren animaliak eta talo txikien dastaketea egongo dira. “Gauean, eta nobedade moduan, akordeoien festibala egongo da Pentagrama kultur alkartearen eskutik. Oso ekitaldi polita izango da eta bertan herriko alkarte askok hartuko dabe parte”. Musikak Akerbeltz erromeria taldeagaz jarraituko dau. 

Zapatua be nobedadeakaz etorriko da. Alde batetik, Hegalariak FTk “San Joan” Padel Txapelketea antolatu dau lehenengo aldiz, eta horren finala goizean jokatuko da. Bestetik, Master Txef Txiki saioa egingo da, sei urtetik 13 urtera bitarteko umeei zuzenduta. “Errezeta bat emongo jake. Hor agertzen diran osagaiak hartu eta errezeta hori prestatu beharko dabe”. Altzora euskera alkarteak txakurren heziketearen erakustaldia antolatu dau eguerdirako.  

Zapatuan, Sukalki Txapelketea be egongo da. “Sukalki eta Tortilla Txapelketek arrakasta handia izaten dabe. Tortilla Txapelketea egunez aldatzea erabagi genduan igaz, hau da, barikuan barik zapatuan egitea, eta bete-betean asmatu genduala uste dot. Izan be, marka guztiak apurtu genduzan, txapelketara 48 tortilla aurkeztu ziralako. Espero daigun aurten be zifra antzeko bat izatea!”. Gauean, Sondikako jaietako momenturik politenetariko eta ikusgarrienetariko bat ailegauko da. San Joan bezpera da eta sondikoztarrak eskuan suziak dabezala kalejiran urtengo dira liburutegitik San Joan landaraino. Kalejiran 500 lagun inguruk hartzen dabe parte urtero eta gero guztiak batzen dira landan, su inguruan, ohiturari eusteko. Skakeitan taldea eszenatokira igoko da gauerdian.

 

Egun nagusia

Domekea izango da egun nagusia eta goizean zein arratsaldean ekitaldi sorta zabala egongo da herritar guztientzat. Ganera, solidaridadeak protagonismo be­rezia eukiko dau, Ataxia Friedreich gaixotasuna dabenei laguntzeko hiru ekintza antolatu diralako. “Eguerdian pintxo solidarioaren dastaketea egongo da. Aragua tabernak “Sondika Pintxotan” txapelketea irabazi dau aurten eta bere pintxoa euro baten ipiniko da salgai. Bestalde, pintura ikastaroetan dabilzanek “Las Campesinas” izeneko koadroa osatu dabe guztiok batera eta hori zozketatuko da. Zozketan parte hartzeko txartelak ekainean zehar eskuratu ahalko dira herriko dendetan eta udal eraikinetan. Jaietan, txosnetan ipiniko di­ra eskuragarri. Azkenik, igel toka solidarioa egongo da arratsaldean”. 

Aitatutako ekintzez ganera, mendi martxea egongo da domeka goizean, kalejirea eta motorren eta Mini ibilgailuen kontzentrazioa. Sondikan Berton alkarteak puxikak askatuko dauz eta horreen barruan merkataritza beherapenak sartuko dabez.

Hegalariak taldeak herritarren eta al­karteen bazkaria antolatzeko ardurea dau aurten. Bazkaria oso arrakastatsua izaten da eta oraingo honetan be holan izango da, ziur asko. Arratsaldean Parkour erakustaldia egongo da skate pistan, eta jaia Gori Erdikoa plazara eroango da nagusiek be disfruta dagien. Bertan orkestra bat arituko da eta txokolatadea eskainiko jake. Eguna biribiltzeko, dantza agerraldia egongo da Gorantzaileak dantza taldearen eskutik, eta gaueko 9etan azken trakea botako da.

 

Photocall-a

“Aurreko jaietan GinkanApp lehiaketea antolatu genduan lehenengo aldiz, eta aurten be egingo da. Sondika zabaltzen udal aplikazinoaren bidez hiru galdera botako dira jaien gainean, galdera bat egun bakotxean, eta txapelketan parte hartu gura daben sondikoztarrek erantzun beharko dabe. Irabazleak lagun birentzako bazkaria jasoko dau saritzat”. Era berean, bardintasunaren aldeko photocall-a ipiniko da landan, “Sondikan, jaietan ere berdintasunaren alde” lelopean. Esan moduan, bizi-biziak izango dira San Joan jaiak aurten. Sua biztu daiun, beraz!      

 

 

Jai-egitaraua

Ekainak 20, eguaztena

19:30 Pentagrama kultur alkartearen kontzertua, Sondika-ko Kultur Etxean.

 

Ekainak 22, barikua

Barraken egun herrikoia (17:00etatik 20:00etara, 1€).

15:00 Haurrentzako jolas parkea, Gorondagane gurasoen alkartearen eskutik.

17:00 Dj animatzailea, Gorondagane gurasoen alkartearen eskutik. 

19:30 Txupina eta zapiak banatzea, Gorabide erakundea-ren laguntzagaz.

19:45 Gorriti

20:00 Galdera GinkanApp.

20:00 Talo txikiak dastatzea.

21:30 Pentagrama kultur alkartearen emonaldia, herriko alkarteen laguntzagaz. 

23:30 Erromeria: Akerbeltz. 

 

Ekainak 23, zapatua

11:00 “Joan Deuna” I. Padel Txapelketearen finala eta sa-riak banatzea. Hegalariak FTk antolatua.

11:00 Kalejirea, Ipar-Elaiak txistu taldeagaz.

11:30 Haurrentzako jolas parkea, San Joan zelaian.

12:00 Master Txef Txiki.

13:00 Txakurren heziketa. Erakustaldia, Altzora euskara al-karteak antolatua. 

14:30 Sukalki Txapelketea: kazolak aurkeztea. 

14:30 Galdera GinkanApp eta lehenengo saria banatzea. 

16:30 Mus Txapelketea, Hegalariak FTk antolatua.

17:00 Musika animazinoa, Broken Izotz taldeagaz.

18:00 Balkoi apainduen VII. Txapelketearen sariak bana-tzea, Udalbatza Aretoan. 

18:00 Tortilla Txapelketan izena emotea, Sondika KTren txosnan. 

18:30 Jaurti zure hirukoitza, Gorondabeko kiroldegian.

20:00 Tortillak aurkeztea.

22:15 Suziak banatzea, liburutegian.

22:30 Kalejirea eta San Joan sua. 

24:00 Kontzertua: Skakeitan.

02:00 Dj animatzailea.

  

Ekainak 24, domeka

10:30 Mendi martxa, Sondika Mendian alkarteak antolatua.

11:00 Kalejirea, Ipar-Elaiak txistu taldeagaz.

12:00 Mezea eta aurreskua.

12:30 Gazteleku fanfarrea.  

12:30 Motorren eta mini ibilgailuen kontzentrazinoa, Son-dika Motor eta hegalariak taldeek antolatua. 

13:00 “Sondika Pintxotan” Txapelketearen pintxo irabazlea dastatzea, 1 € (Aragua taberna). Batzen dan dirua, Ataxia Friedreich gaixotasuna dabenei laguntzeko. 

13:30 Jubilatuen kopaua.

14:00 Sondika Berton alkarteak puxikak askatzea: behera-penak, gozokiak eta ezustekoak.

14:30 Galdera GinkanApp eta bigarren saria banatzea. 

14:30 Herritarren eta kultura eta kirol alkarteen bazkaria.

16:30 Udal pintura ikastaroetako lagunek egindako “Las Campesinas” koadroa zozketatzea. Dirua, Ataxia Frie-dreich gaixotasuna dabenei laguntzeko.  

16:30 Trikileku, bazkarian. 

17:00 Parkour erakustaldia, skate pistan. 

18:00 Jamaika orkestrea eta txokolatada, adinekoentzat. Goiri Erdikoa plazan. 

18:00 Igel toka solidarioa, Ataxia Friedreich gaixotasuna dabenei laguntzeko.

19:30 Dantza agerraldia, Gorantzaileak dantza taldearen eskutik.

20:45 GinkanApp hirugarren saria banatzea.

21:00 Azken trakea 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).