Tren gehiago, BBK Music Legends jaialdiaren haritik

Aikor aldizkaria 2018ko eka. 27a, 11:10

Jaialdia barikuan eta zapatuan izango da BBK-k Olan duen egoitzan, eta Euskotrenek tren zerbitzua indartu egingo du, hara hurbiltzen direnen joan-etorriko beharrei erantzuna emateko.

Hala, Ola-Kukullaga/Etxebarri-Ola tartean 10 minutuero ibiliko dira trenak, 00:00etatik 01:30era, eta tren horietako batek ibilbide osoa egingo du Lezamatik eta Lezamaraino. Informazio gehiagorako, 944333333 telefono zenbakira deitu daiteke, edo www.euskotren.eus webgunera jo. Geltokietan ere jaso daiteke informazioa, App ofizialean eta Twiterrean: @euskotrenEJGV.

BBK Music Legends jaialdia hirugarren aldiz egingo da aurten, eta bertan hauek joko dute: Jeff Beck, Steve Winwood, Wilko Johnson, Glenn Hughes, Gari & Maldanbera, Ana Popovic, Mavis Staples, John Cale, Siniestro Total, Dead Bronco, MoonShakers eta Motxila 21.