Oporretako argazkien lehiaketa

a: Nahia Eguskizaga 2018ko uzt. 9a, 09:20

Herrian, munduko beste muturrean, bizitza handiko hiri horretan, gure paradisu txikian… ateratako oporretako argazkiek badute saria, izan ere, Altzora Sondikako euskara elkarteak argazki lehiaketa antolatu du zortzigarren aldiz.

Lanak uztailaren 1etik irailaren 23ra arte bidali ahal dira altzora.ee@gmail.com helbide elektronikora. Argazkiak jpg formatuan aurkeztu behar dira eta hurrengo datuak ere zehaztu beharko dira: izen-abizenak, telefono zenbakia, e-maila eta argazkia atera den lekua eta data. Nahi izanez gero, argazkiari lotutako izenburua edo esalditxo bat ere idatz daitezke. Parte hartzaile bakoitzak gehienez argazki bi aurkeztu ahal izango ditu. Irabazleak sari biren artean aukeratu ahalko du: lagun birentzako bazkaria edo nekazaritza-turismo batean gaua ematea.

Bestetik, lehiaketa nobedadeekin dator aurten. Horrela, eta Altzoratik azaldu duten moduan, orain arte finalistak izan diren argazkiak herriko dendetan ipiniko dira ikusgai.