Memoria historikoa berreskuratzen, Sondikan

Aikor aldizkaria 2018ko ira. 26a, 11:26

Irailaren 18an, "¡Nunca más! Imágenes de guerra (1936-1939)" erakusketa inauguratu zen Sondikan. Ekitaldian Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioaren presidentea eta Amaia Goenaga Gogora institutuko ordezkaria izan ziren. 

Erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatu du eta urriaren 7ra arte bisitatu ahalko da Kultura Areto In. Ordutegia hau da: astelehenetik barikura, 18:00etatik 21:00etara; zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara; eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara. 

Erakusketak memoria historikoa berreskuratzea du helburu. Horretarako, 22 informazio-taula eta zenbait objektu –presoen izenak, gutunak, isunak…– dituzten sei beira-arasa atondu dira. Sondikoztar eta txorierritar batzuei lotutako dokumentuak, objektuak eta fotografiak ere ipini dira ikusgai. Erakusketaren haritik “La guerra civil en Euskadi” hitzaldia eskainiko da urriaren 3an, 19:00etan. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).