Lehiaketara 47 argazki aurkeztu dira eta 10 finalista egon dira. Epaile Jon Goikouria Larrabeiti ibili da eta irabazle Txiki Gomez Korraletxek egindako argazkia hartu du. Lanak “Ekaitza dakar” du izenburua eta Gironan atera zuen. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak ikusgai egongo dira Sondikako liburutegian urriaren 11tik 26ra bitartean.