Diego Palomino Torres, fruten sorgintzailea

t/a: Jon Goikouria Larrabeiti 2018ko urr. 9a, 11:37

Garraiolari, eraikuntzan eta garbiketa-lanetan aritu ondoren, fruta munduan murgildu zen Diego Palomino. Urte batzuk geroxeago, familia kontuak tarteko, Sondikako Esther Fruta-dendan hasi zen lanean, aitaginarrebaren negozioan. Gaur egun, enpresako furgonetan ikus dezakegu atzera eta aurrera, astelehenetik zapatura, errekaduak egiten. Dio ze lanaren alderik onena jendearekin duen harremana dela.