Magalarte Lezamak eta Gorka Izagirrek ere beren txakolina aurkeztuko dute azokan. Kopak hiru euroan ipiniko dira salgai eta hiru ardo dastatu ahalko dira. Era berean, sei ardo botila zozketan parte hartzeko txartel bat jasoko da. Zozketa 14:30ean izango da. Bestetik, Idiazabal jatorri-deitura duen gazta dastatzeko aukera ere egongo da, Markinako Florencio Txurruka gaztandegiren eskutik. Sondikan Berton elkartearen barruan dauden dendek ere euren produktuak ipiniko dituzte salgai eta pagotxak eskainiko dituzte.