Eskerrik asko denoi!

t: , Gorondaganeko Ikasle Gurasoen Elkartea 2018ko urr. 30a, 12:04

Domekan, urriaren 28an, Sondikako eskolako Ikasleen Guraso Elkartekook Gorondaganeko merkatu txikia egin genuen hirugarren aldiz, eta inoiz baino arrakastatsuagoa izan zen. Bertan lortutako dirua gure seme-alaben ekintzak finantzatzeko erabiliko dugu.

Ez dakigu nondik hasi eskerrak ematen, hainbeste laguntzaile egon dira-eta … Ea ez dugun inor ahazten. Lehenik eta behin, eskerrik asko, boluntario ibili zareten guztioi: materiala sailkatu, prestatu, muntatu, desmuntatu eta saldu duzuen guzti-guztioi gure eskerrik beroena. Onenak zarete!

Eskerrik asko, jolasak, liburuak eta mozorroak ekarri dituzuenoi ere bai. Eta eskerrik asko, Sondikako Udalari, ekintza honen alde azaltzeagatik eta emandako erraztasunengatik. Baita Sondikako Uri Buru Batzarrari ere, jostailuak gordetzeko bere Batzokiko lokala uzteagatik.

Urtero, gero eta arrakasta handiagoa duen Gourmet txokorako txokolatea, salda, bizkotxoak eta tortillak egin eta saldu dituzuenoi ere, mila esker! Eta gure eskerrik beroena, Sondikako herriari, bere parte-hartzeagatik eta gure eskola publikoaren etorkizuna lantzen laguntzeagatik!

Eskerrik asko, bihotz-bihotzez guzti-guztioi, Gorondaganeko Ikasle Gurasoen Elkartearen partez!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).